Politika -
Udal hauteskundeak
PSE: 'Justizia da Bilduren auziaren inguruan erabaki dezakeen bakarra'
Bestalde, Basagoitik Euskadiko sozialisten eta popularren arteko akordioa "guztiz bete" duela adierazi du Pastorrek, nahiz eta "Rajoyk entzuteko adierazpenak egin".
Erredakzioa
Europa Pressek egindako elkarrizketa batean Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak adierazi duenez, Justizia da Bilduren auziaren inguruan erabaki dezakeen bakarra.
Bildu legala dela erabakitzekotan, ezin direla koalizioan "ghettoak" sortu behar uste du Pastorrek. Bere esanetan, ez da "epaileei nola jo behar duten" esateko unea.
Euskadiko PP Bestalde, Basagoitik Eusko Jaurlaritzarekiko zalantzak ez dituela eta Euskadiko sozialisten eta popularren arteko akordioa "guztiz bete" duela adierazi du Pastorrek, nahiz eta hainbat unetan "Rajoy jaunak" edo "estatu mailako" beste agintari batek "entzuteko adierazpenak egin".
Halaber, "Rajoy ezin daiteke" Euskadiko PP eta PSE-EEren arteko etenduraren erruduna bezala agertu, Espainia mailan eragina izango lukeelako", esan du Pastorrek.