Politika -
Polizia operazioa
Troitiñori zelatan egitea 'legez kanpokoa' zela adierazi du Rubalcabak
Troitiño espetxea utzitakoan "gizon askea" bihurtu zela adierazi du ministroak eta Auzitegi Nazionalak atxilotzeko agindu arte Poliziak ezin izan duela operazioa abian jarri.
Erredakzioa
Alfredo Perez Rubalcaba Espainiako Barne ministroak adierazi duenez, Auzitegi Nazionalak&' || 'nbsp; atzo Antonio Troitiño ETAko kide historikoa atxilotzeko agindu bezain pronto Poliziak eta Guardizia Zibilak horretarako dituzten "tresna guztiak" martxan jarri zituzten.
Troitiño espetxetik irtetean "gizonezko askea" bihurtu zela azaldu du Rubalcabak Misnitroen Kontseiluaren ondoren emandako prentsaurrekoan, eta hortaz, ezin zuela inolako polizia zaintzarik jaso argitu du.
Zuzenbide-estatuak horrela funtzionatzen duela azaldu du Espainiako Barne ministroak, eta azken egunetan epaitegien erabakien inguruan egindako "zoritxarreko erasoaldiak" gaitzetsi ditu.
Hala, Federico Trillo PPko Justizia arloko bozeramaileari erantzun dio, esanez,&' || 'nbsp; zaintza prebentiboa eskatzea Poliziari "legez kontrakoa" den zerbait egiteko eskatzea dela.