Politika -

Gasteizen eta Araban

Bi irakasle independente dira Bilduren zerrendaburuak Araban

Kike Fernande Pinedo eta Idoia Zapirain irakasleak, biak abertzale independenteak, Bilduren zerrendaburuak Gasteizko Udalean eta Arabako Foru Aldundian.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Kike Fernande Pinedo eta Idoia Zapirain irakasleak, biak abertzale independenteak, Bilduren zerrendaburuak Gasteizko Udalean eta Arabako Foru Aldundian.

Bilduk (Eusko Alkartasuna, Alternatiba eta ezker abertzaleko independenteak) EAEko eta Nafarroako 258 udalerritan eman dute hautagaien izena; halaber, Foru Aldundietan eta Nafarroako Parlamentuan.

Arabako kasuan, Araba Bai (Aralarreko zatiketa bat) alderdiak ere osatzen du Bildu.

Gasteizen aurkeztu dituzte zerrendak Europa Jauregian egindako ekitaldi politiko batean.

Kike Fernandez Pinedo Gasteizko Armentia ikastolako irakaslea da, eta Bilduren zerrendaburua da Gastezien. Horren atzean Antxon Belakortu (EA) doa, egungo Gasteziko zinegotzia.

Hirugarren postuan Itziar Ameztoy kazetari independentea dago, eta laugarren eta bosgarren postuetan Ane Arizti eta Iratxe Lopez de Aberasturi.

Arabako Foru Aldundian Bilduk aurkeztutako hautagiak dira: Idoia Zapirain independentea, Lorena Lopez de Lacalle (EA) Arabako Kultura diputatu ohia, Gorka Ortiz de Guinea (independentea), Luis Maria Salgado (Alternatiba) eta Itziar Lecuona (independentea).

Ekitaldian Luis Maria Salgado Alternatibako kideak parte hartu du; Salgadok gainerako alderdi politikoak kritikatu ditu "ezer ere aldatzea" nahi ez dutelako; ildo horretan, esan du ezkerrak aurre egingo diela baldintza beretan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea