Politika -

Hauteskunde-inkesta, EAEn

Aburto, Larrion eta Goia dira balorazio altuena jaso duten alkategaiak

EiTB Focus inkestaren arabera, datozen hauteskundeetako parte hartzea % 70ekoa izango da.

Alkategaien balorazioa. Argazkia: EiTB
Alkategaien balorazioa. Argazkia: EiTB
Alkategaien balorazioa. Argazkia: EiTB

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Maria Aburto (EAJ/PNV), Miren Larrion (EH Bildu) eta Eneko Goia (EAJ/PNV) dira alkategai baloratuenak, EiTB Focus inkestak jakitera eman duenez. Gizaker enpresak egin du galdetegia ETBrentzat. Juan Maria Aburtok 6,4ko nota lortu du, eta Miren Larrionek eta Eneko Goiak 6,1ekoa. Datozen hauteskundeetako parte hartzea % 70era igoko dela dio inkestak.

Inkesta maiatzaren 9a eta 14a bitartean egin dute 1.750 telefono-dei eginez Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Gasteizen, Bilbon eta Donostian izango diren udal hauteskundeetako emaitzak eman dira ezagutzera goizean.

Gasteizko alkategai baloratuena EH Bilduko Miren Larrion da (6,1eko nota). Gorka Urtaranek (EAJ/PNV), egungo alkateak, apur bat baxuagoa lortu du (5,5). Maider Etxebarria PSE-EEko hautagaiak eta Fernando Lopez Castillo Elkarrekin Podemosekoak gainditu egin dute. Leticia Comeron PPko hautagaiak, berriz, ez du gainditu.

Gasteizko alkategaien balorazioa

Bilboko hautagaiei dagokienez, Juan Maria Aburtok (EAJ/PNV) 6,4ko nota lortu du, EH Bilduko Jone Goirizelaiak 5,9ekoa eta PSE-EEko Alfonso Gilek 5ekoa. Elkarrekin Podemoseko Ana Viñalsek, Ganemos Goazen Bilbaoko Samir Lahdouk eta PPko Raquel Gonzalek ez dute gainditu.

Bilboko hautagaien balorazioa

Donostian, Eneko Goia (EAJ/PNV) da hautagai baloratuena (6,1). Reyes Carrere (EH Bildu) geratu da ondoren (5,6) eta Aitzole Araneta (Elkarrekin Podemos) hurrengo (5). Ernesto Gasco (PSE-EE) eta Borja Semper (PP) alkategaiek ez dute gainditu.

Donostiako hautagaien balorazioa

Maiatzaren 26ko udal hauteskundeetako parte hartzeari dagokionez, % 70ekoa izatea espero da.

Udal hauteskundeetako parte hartzea

Fitxa teknikoa

EAEn bizi diren 1.750 pertsona (Gasteizen 400, eta Arabako gainerako udalerrietan 150; Bilbon 400 eta Bizkaiko gainerako udalerrietan 200; Donostian 400 eta Gipuzkoako gainerako udalerrietan 200).

La= ±% 2,34, konfiantza-maila % 95, p=q=0´5, EAEko datuetarako, ±% 4,18 Arabako datuetarako, % 4,00 Bizkaiko datuetarako, % 4,00 Gipuzkoako datuetarako, % 4,90 Gasteizko datuetarako, % 4,90 Bilboko datuetarako eta ±% 4,90 Donostiako datuetarako.

Lurralde, udalerri, sexu eta adinaren arabera geruzatutako zorizko lagina. Inkesten % 21,1 euskaraz egin dira, eta gainerako % 78,9a, gaztelaniaz.

Inkesta hori egiteko hautatutako udalen populazio-tamainagatik haztatutako erabateko emaitzak dira.

Landa-lana 2019ko maiatzaren 9a eta 14a bitartean egin zuten telefono bidezko elkarrizketak eginez.

Galdeketen batez besteko iraupena 3 minutu eta 22 segundokoa izan zen: motzenak 2 minutu iraun zuen, eta luzeenak, 10 minutu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Euzko Alderdi Jeltzalea Bilbo Donostiako azken albisteak Alderdi politikoak berriak EH Bildu PSE-EE albisteak Euskadiko PP Gasteiz albisteak Eguneko albisteak Podemos Ahal Dugu Euskadi EiTB Focus Udal eta foru hauteskundeak 2023 Hauteskundeak emaitzak M28 Eae-ko udal eta foru hauteskundeak Zeintzuk dira azken hauteskunde galdeketak?