Politika -

Maiatzeko hauteskundeak

Bilduren hautagiek idatziz jarriko dute indarkeria baztertzen dutela

Koalizioak egindako dekalogoaren arabera, "eskura dituzten legezko baliabide guztien bitartez" erakutsi beharko dute indarkeria erabiltzearen kontra daudela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

EAk, Alternatibak eta independenteek sortu duten Bildu koalizioko hautagaiek idatziz agertu beharko dute "eskura dituzten baliabide guztien bitartez" edozein giza eskubide urratzearen eta indarkeria erabiltzearen aurka daudela.

Gara egunkariaren edizio digitalean gaur kaleratutakoaren arabera, Bildu koalizioko hautagaiek dekalogoan jasotako printzipioak sinatu beharko dituzte koalizioaren zerrendetan joan ahal izateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea