Politika -
Elkarretaratzea Legorretan
Bost lagun identifikatu dituzte, atxiloketak salatzeko protestan
Bost lagun identifikatu dituzte, tartean Iñaki Oiarbide Legorretako alkatea (ANV), Aitor eta Igor Esnaola ETAko ustezko kideen atxikoletak salatzeko antolatutako elkarretaratzean parte hartzeagatik.
Erredakzioa
Ertzaintzak bost lagun identifikatu ditu gaur arratsaldean Legorretan (Gipuzkoa), tartean Iñaki Oiarbide herriko alkatea (ANV), Aitor eta Igor Esnaola ETAko ustezko kideen atxikoletak salatzeko antolatutako elkarretaratzean parte hartzeagatik. Protesta baimenik gabe egin dute, Eusko Jaurlaritzaren Herrizaingo Sailak azaldu duenez.
Herrizaingo Sailari ekimenaren berri ez diotela eman zela azaldu diete poliziek parte-hartzaileei eta, ondorioz, protesta egiteko baimenik ez zutela.
Ertzaintzak bost lagun identifikatu ditu eta elkarretaratzea bukatutzat eman dute. Istilurik ez da izan, Herrizaingo Sailaren arabera.
Orotara 150 pertsonek hartu dute parte protestan, arratsaldeko 19:30etan. Kale Nagusian egin dute.
Legorretak 1.400 biztanle ditu, eta ANVk gehiengo absolutuarekin gobernatzen du. EAJk ere ordezkaritza lortu zuen azken hauteskundeetan.