Politika -
Asteazkenean eta larunbatean
Gatzaren omenezko bi ekitaldi debekatu dituzte Zornotzan
Gatza ETAko presoaren aldeko omenaldiak debekatzeko eskatu du PPk.
Erredakzioa
Herrizaingo Sailak Jose Maria Sagardui Moja ETAko presoaren omenezko bi ekitaldi debekatu ditu; asteazkenean eta larunbatean ziren egitekoak ekitaldi horiek, Zornotzan, Ertzaintzak jakinarazi duenez.
Lehen ekitaldia manifestazio bat zen; asteazkenean hasi behar zuen Zornotzan, arratsaldeko zortzietan, "Bizi osorako kartzela zigorrik ez" leloarekin.
Bigarren ekitaldiak larunbatean hasi behar zuen, 17:30ean, Zornotzako Herri Plazan, "Biziarteko espetxe zigorraren aurkako ekitaldia" leloarekin.
Zenbait herritarrek eman dute deialdion berri, idatziz, Herrizaingo Sailean.
Herrizaingo Sailaren ustez, deialdi biak Jose Maria Sagardui Moja Gatza ETAko presoarekin zerikusia dute, eta, hori dela eta, Herrizaingo Sailak debekatu egin ditu.