Politika -

M26KO UDAL HAUTESKUNDEAK

Antzeko izena duten bi hautagaitza ontzat eman ditu Hauteskunde Batzordeak Bilbon

Zehazki, Ganemos da bata, eta Ganemos Goazen Bilbao bestea. Azken horrek bi zinegotzi izan ditu azken legealdian, eta salaketa jarriko duela iragarri du.

Francisco Samir Lahdou, de Ganemos Goazen, en una imagen de archivo. Foto: EiTB.
Francisco Samir Lahdou
Francisco Samir Lahdou, de Ganemos Goazen, en una imagen de archivo. Foto: EiTB.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Maiatzaren 26ko Udal Hauteskundeetara izen oso antzekoarekin aurkeztu dira bi hautagaitza Bilboko Udalean. Ganemos da bata, aurten lehenengoz aurkeztu dena, eta Ganemos Goazen Bilbao bestea, 2016ko bozetara ere aurkeztu zena. Bi zinegotzi lortu zituen.

Francisco Samir Lahdou Ganemos Goazen Bilbao taldeko zinegotziak gaur egin duen agerraldian azaldu duenez, joan den ostegunean izan zuten Ganemos hautagaitzaren berri, Bizkaiko Aldizkari Ofizialean zerrenda guztiak aurkeztu ziren egunean.

Hauteskunde Legearen 46.4 artikulua urratu dela uste du Samir Lahdouk, bi taldek izen oso antzekoa izateak hautesleengan "nahasmena" eragin dezakeelako. Aipatutako artikuluaren arabera, dagoeneko sortuta dauden alderdi edo taldeen "izenak, irudiak eta siglak" ezin dira erabili.

Hori dela eta, joan den astean bertan salaketa jarri zuen Ganemos Goazen Bilbao taldeak Hauteskunde Batzordean, baina erakunde horrek ez zion arrazoia eman eta Ganemos izeneko hautagaitza berria ez zutela atzera botako jakinarazi zien.

Horren aurrean, Samir Lahdouk iragarri du bide judizial guztiak agortuko dituztela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika