Politika -

Polizia operazioa

Guardia Zibilak 850 kilo lehergai aurkitu ditu Legorretako miaketetan

Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak atxilotu dituzte Gipuzkoako udalerri horretan ETAko logistika taldeko kideak izatea leporatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guardia Zibilak lehergailuak, detonagailuak eta ETAren "Zutabe"ak aurkitu ditu Legorretan egiten ari diren polizia-operazioan. Operazio horretan bi pertsona atxilotu dituzte, Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak, ETAko logistika alorreko kideak izatea leporatuta.

Espainian atzemandako ETAren gordelekurik handienetariko bat da. 2010ean Obidoseko biltegia desegin zutenetik atzemandako lehergai kantitaterik handiena da. Izan ere, Portugaleko herrian 1.500 kilo lehergai gordetzen zituen ETAk, horietatik 300 erabiltzeko prest zeuden.

Legorretako Olalde baserrian topatu ditu lehergaiak Guardia Zibilak. Bertan Aitor Esnaola Dorronsoro Erreka taldeko ustezko kidea bizi zen.

Baserriaren miaketa 18:00ak aldera bukatu da eta 13 orduko iraupena izan du. Miaketa amaitu eta Esnaola anaiak Madrilera eraman dituzte.

Terrorismoaren aurkako borrokako iturriek jakitera eman dutenez, lehergaiak amonio nitratoa eta pentrita dira gehienbat. Era berean, ETAko agiriak atzeman ditu Guardia Zibilak.

Atxilotuen etxebizitzen miaketan, Institutu Armatuak furgoneta bateta auto bat ere atzeman ditu Igor Esnaolaren etxebizitzaren azpian dagoenlokal batean.

Lokala Legorretako erdigunean dago, eta balitekelotura zuzena izatea atxilotuaren etxebizitzarekin. Guardia Zibilaktxostenak eta ehiza-eskopeta bat ere eraman ditu bertatik.

Etxebizitzarahainbat pertsona hurbildu dira, atxiloketaren aurka protesta egiteko,eta Igor Esnaola ikustean "gudari" eta "irabazi arte" oihukatu dute.

Berostegi auzoan baserri bat miatu dute.

Erreka taldea

ETAko bi ustezko kideek Erreka "talde legala" osatzen zuten duela urte batzuetatik eta 2002an Ibon Fernandez Iradi Susper ETAko buruzagi ohiari atzemandako dokumentu batzuetan agertzen ziren, Barne Ministerioak prentsa-ohar batean azaldu duenez.

Aipatu paper horietan taldea osatzen zutenen izena agertzen omen zen kodifikatuta. Gero, presoen abokatuak atxilotzeko egin zuten operazioan Erreka taldea ere aipatzen zela azaldu dute iturriek.

Dokumentazioa aztertu eta ikerketak egin ondoren, gaur atxilotu dituzten bi anaiak taldeko kide gisa identifikatu ahal izan dituzte.

ETAk urtarrilaren 10ean su-etena eman zuenetik Guardia Zibilak desegiten duen bigarren talde legala da, martxoan Bizkaian Otazua taldea desegin zuten eta.

Guardia Zibilak gaur goizaldean Gipuzkoan hasi duen operazioan, 200 agentetik gora ari dira lanean.

Atxiloketa

Guardia Zibilak ETAko bi ustezko kide atxilotu ditu gaur goizaldean Legorretan (Gipuzkoa), logistika taldekoak izatea eta armak eta lehergaiak banatzea egotzita, terrorismoaren aurkako borrokaren iturriak aipatuta agentziek jakinarazi dutenez.

Aipatu iturrien arabera, atzemandakoak Aitor eta Igor Esnaola Dorronsoro anaiak dira. Erakunde terroristako kide ''legalak'', Poliziak fitxatu gabekoak, dira, Poliziaren arabera.

Operazioa 03:00etan hasi dute, eta oraindik zabalik dago.

Gaurko operazioa Frantzian Oier Gomez eta Itziar Moreno ETAko ustezko kideak atxilotu eta bi egunera egin dute, baina bi operazioek ez dute zerikusirik. Jendarme batzuekin tiroketa izan eta agente bat zauritu eta gero atzeman zituzten Gomez eta Moreno.

Dagoeneko ETAko 40 ustezko kide atxilotu dituzte urtarrilaren 10ean erakunde terroristak su-etena iragarri zuenetik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea