Politika -

Tiroketa Frantzian

Patxi Lopez: 'Terrorista batzuek ez dute indarkeria uzteko asmorik'

Erasoa nork egin duen oraindik argitu barik dagoela gogoratu du lehendakariak. Aresek, bestalde, gertatutakoa gaitzesteko eskatu dio Sorturi.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariaren iritziz, Frantziako tiroketa ETAren ekintza izan dela baieztatzen bada, horrek "oraindik indarkeria uzteko prest ez dauden terroristak daudela" esan nahiko luke.

PSE-EEko idazkari nagusi gisa, Patxi Lopezek Gasteizen egindako ekitaldi politikoan parte hartu du. Bertan, Txarli Prieto Aldundirako hautagaiarekin eta Patxi Lazcoz Gasteizko alkatetzarako hautagaiarekin izan da.

Lehendakariak atzo, Frantzian, ustez ETAko kide batzuek tiroz zauritutako gendarmearen gertaeraren inguruan aritu da. Erasoa oraindik nork egin duen baieztatu gabe dagoela gogoratu du agintari sozialistak.

Hala ere, ETA tartean dagoela konfirmatzen bada, horrek, Patxi Lopezen iritziz, "Poliziak bere eginbeharra betetzen jarraitzen duela eta indarkeria usteko asmorik ez duten terroristak daudela" esan nahiko luke.

Ares: ''Guztiak ETA izan dela dio''

Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak "hitza betetzeko" eta "ETAk Frantzian egindako azken ekintza" gaitzesteko eskatu dio Sorturi.

"Datu guztiek ETAren ekintza bat izan dela esaten dute", adierazi du Aresek komunikatu batean.

Barne sailburuaren ustez, gertatutakoak "ETAk bizirik jarraitzen duela" esan nahi du. Hori dela eta, Sorturen sorrera bultzatu zuten abertzaleei ETAren indarkeria argi eta sendo gaitzesteko eskatu die, hori egingo zutela iragarri baitzuten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea