Politika -

Salaketa

Ciudadanosek ezker abertzalea salatu du Errenteriako protestak direla eta

Albert Riverak Fiskaltzan aurkeztutako salaketan Ernai gazte erakundeari leporatzen diote Ciudadanosen aurka Errenterian izandako protesten ardura.

Albert Rivera, Errenterian. Argazkia: EFE
Albert Rivera, Errenterian.
Albert Rivera, Errenterian. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Albert Riverak ezker abertzalearen kontrako salaketa jarri du Fiskaltzan, joan den igandean alderdi horrek Errenterian egin zuen ekitaldiaren aurka izan ziren protesten harira.

"EH Bildu eta Sortukoei salaketa hau ez zaie batere gustatuko", ohartarazi du Riverak.

Salaketan, Ernai ezker abertzalearen gazte erakundeari egozten diote protesta horien ardura, eta Sortuk eta LAB sindikatuak babestu egin zituela erantsi dute, sare sozialetan zabaldutako mezua froga gisa aurkeztuta.

"Ezker abertzaleak ezin hobeto antolatutako eta koordinatutako ekintza izan zen, alderdi konstituzionalista honen kontrako gorrotoa zabaltzeko", dio salaketak.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Sortu Hauteskunde orokorrak Ciudadanos Errenteria Albisteak Albert Rivera