Politika -

Auzitegi Gorenaren aurrean

Atentatuak egongo balira gaitzetsiko lituzkeela argudiatu du Sortuk

Aurkeztutako baliogabetze intzidentean, alderdi gisa oraindik ekimenik aurkeztu ez duela esan du defentsak, ondorioz, Sortu Batasunaren ordezko edo jarraipena dela frogatzerik ez dagoela erantsi du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Indarkeria gaitzesteko azaldu duen "intentsitatea" defendatu du gaur Sortuk Auzitegi Gorenaren aurrean, eta ekintza terroristaren bat egongo balitz "zalantzarik gabe" gaitzetsiko lukeela errepikatu dute Sorturen abokatuek. Hala ere, "zorionez" halakorik gertatu ez dela erantsi du defentsak, izan ere, urtarrilaren 10ean ETAk iragarritako su-etena indarrean dago.

Baliogabetze intzidentea aurkeztu du gaur goizean Sortuk, Gorenak hartutako erabakiaren aurka. Barne Ministerioko alderdi politikoen erregistroan izen-ematea debekatzea erabaki zuen Auzitegi Gorenak.

Iñigo Iruin eta Adolfo Araiz abokatuek sinatutako idazkiaren arabera, Gorenaren erabakiak alderdi politikoa sortzeko eskubidea urratzen du, izan ere, Alderdi Politikoen Legeak legez kanpo uzteko arrazoi gisa "jokabideak" aipatzen ditu, ez ideiak.

Horrela, alderdi gisa oraindik ekimenik aurkeztu ez duela esan du defentsak, ondorioz, Sortu Batasunaren ordezko edo jarraipena dela frogatzerik ez dagoela erantsi du.

"Jaio gabeko alderdia"

"Jaio ez den alderdi baten aurrean gaude, eta beraz, ez du jarduerarik izan", baina horrek ez du bere ilegalizazioa saihestu; Sorturen hitzetan, ez dituzte aztertu bere Estatutuak, sustatzaileen ekintzak eta jarrerak, ezta indarkeriaren gaitzespena egin dutela.

"Oso larria da alderdi bati hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea ukatzea, eta ondorio konponezinak izango ditu"; izan ere, "sistema demokratikoaren oinarrizko eskubideetako bat kendu diote Sorturi", hauteskundeetan parte hartzeko eskubidea.

Hori dela eta, joan den martxoaren 30eko epailearen aginduaren gaitasun eza eskatu diote Auzitegi Gorenari; izan ere, elkartzeko, alderdi politikoen sorkuntzarako, askatasun ideologikorako eta parte hartze politikorako eskubideen urraketa suposatzen du.

"Kontrakoak egoera konponezina eragingo luke, alderdi horretako ordezkariak hauteskundeetan aukeratuak izatea saihesteko beharra ezarriko lukeelako".

Izapidea

Gaur emandakoa, Auzitegi Konstituzionalera jo aurretik Sortuk halabeharrez eman behar duen pausoa da. Hala ere, helegitea onartzen duen ala ez erabakitzeko epea irekia dagoela adierazi du Gorenak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea