Politika -

Hauteskundeak

Bildu erregistratu dute Madrilgo Hauteskunde Batzordean

Bilduko kideek asteazken goizean erregistratu dute alderdia Madrilen, asteartean Nafarroan egin ostean.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bildu, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta independenteek osatzen duten koalizioa, Madrilgo Hauteskunde Batzordean erregistratu dute, maiatzeko hauteskundeetan parte hartzeko, Parlamentutik Efe albiste agentziari jakinarazi diotenez.

Bilduko kideek asteazken goizean erregistratu dute alderdia Madrilen, asteartean Nafarroan egin ostean.

Bilduk “gizartearen aniztasuna ordezkatzen duten, eta bake eta normalizazio prozesua bukatu nahi duten independenteak” sartuko ditu hauteskunde zerrendetan, EAk adierazi duenez.

Hauteskunde Batzordeak martxoaren 30ean zabaldu zuen epea foru eta udal hauteskundeetan parte hartu nahi zuten alderdiek erregistroa egiteko, eta ostiral gauerdian bukatuko da; orduan jakingo da zein alderdi aurkeztuko diren.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea