Politika -

Kartzela politika

Sarek azpimarratu du errenteriarren konpromisoari esker dagoela Gogorza etxean

Biharko Nazioarteko Osasunaren Egunaren harira, presoen eskubideen aldeko plataformak 20 euskal presok oraindik "osasun eskubide horien jabe izan gabe" jarraitzen dutela salatu du.

Sareren prentsaurrekoa Errenterian. Argazkia: EiTB
Sareren prentsaurrekoa Errenterian. Argazkia: EiTB
Sareren prentsaurrekoa Errenterian. Argazkia: EiTB

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sarek prentsaurrekoa eman du Aitzor Gogorza gaixotasun larria duen preso errenteriarrak gaixotasunaren tratamendua etxean jasoko duela eta.

Euskal presoen eskubideen aldeko plataformak "positiboki" baloratu du presoari espetxealdi arindua jarri izana, eta azpimarratu du "Errenteriako herritarrekin, eragileekin eta instituzioekin egindako lanketari esker" lortu dutela presoa etxera itzultzea.

Jon Minerrek eta Lurdes Urangak Gipuzkoako udalerrian eman duten prentsaurrekoan azaldu dutenez, "hemendik, herritik, erakutsitako aktibazio eta konpromisoak eman dion bultzada ezinbestekoa" izan da. "Ezberdintasunak alde batera utziaz, bide berean eta elkarlanean lan egiteko gai garela erakutsi dugu beste behin ere", gaineratu dute.

Dena dela, plataformak gogorarazi du, bihar, Nazioarteko Osasunaren Egunean, larriki gaixo dauden 20 presok "osasun eskubide horien jabe izan gabe" jarraituko dutela, beraien gaixotasunak eta espetxealdiak "bateraezinak" direlako.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Presoak albisteak ETA gaur Errenteria bideoak Gaurko azken ordukoa