Politika -

Autoa

Epaia indargabetzeko eskatuko dio Sortuk Auzitegi Gorenari

Ohar batean azaldu dutenez, Auzitegi Gorenak Sortu legeztatzearen aurka hartutako erabakia bertan behera uzteko exijituko dute, auzia Auzitegi Konstituzionalera heldu aurretik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Auzitegi Gorenaren Areto Bereziari autoa indargabetzeko eskatuko dio Sortuk eta, Horretarako, "deuseztasun-arrazoi" bat aurkeztuko du. Alderdi politikoen erregistroan ez egoteko erabakia "alderdi politikoak sortzeko eskubidea" urratu egiten duela uste du Sortuk.

Ohar batean azaldu dutenez, Auzitegi Gorenak Sortu legeztatzearen aurka hartutako erabakia bertan behera uzteko exijituko dute, auzia Auzitegi Konstituzionalera heldu aurretik.

Legeak ematen duen aukera da, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean babes helegitea aurkeztearekin batera, errekurritutako epaiaren exekuzioa behin behinean eteteko eskaria egitea.

Auzitegi Konstituzionalera jo aurretik Gorenak eskariari erantzungo diola uste du Sortuk. "Oinarrizko eskubideak" urratu egin dituztela adierazi du gaur ezker abertzalearen alderdi berriak hedabideei bidalitako oharrean.

Horrez gain, alderdia "legeztatzeko" eskaria egin dute, "bakerako eta konponbide demokratikorako" bidea egin ahal izateko.

Behin Gorenaren erabakia aztertu dutenean, epaileen autoa "erabaki politikoa" dela berretsi dute Sortuko ordezkariek, "nahiz eta kutsu juridikoa ematen saiatu diren".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea