Politika -

Elkarrizketa ETBn

EA: Bilduko hautagaiek indarkeriaren aurkako kode etikoa sinatuko dute

Agirrezabalak ukatu egin du bere alderdiak eta Alternatibak independenteekin osatu duen Bildu koalizioa ezker abertzalearen "B plana denik".

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juanjo Agirrezabala EAko legebiltzarkideak esan du Bildu koalizio berrian parte hartuko duten pertsona guztiek "indarkeriaren kontrako kode etikoa" sinatu beharko dutela.

ETBri eskainitako elkarrizketa batean esan ditu hitzok Agirrezabalak. Asteburuan, Alternatibarekin batera, Bildu koalizioa aurkeztu zuten.

Agirrezabalak ukatu egin du bere alderdiak eta Alternatibak independenteekin osatu duen Bildu koalizioa ezker abertzalearen "B plana denik", legez kanpo gelditu den Sortu hauteskundeetan egon ahal izateko.

EAko buruzagiak berretsi duenez, koalizioko hautagai guztiek "dekalogo etikoa" izenpetu beharko dute "bide politiko eta demokratiko hutsen alde eta indarkeria ororen erabileraren aurka".

Auzitegi Konstituzionalak Sortu legeztatuz gero, Bildu koalizioan egoteko deia egingo diotela gaineratu du EAko ordezkariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea