Politika -
Urkulluren mezua
EAJk Zapaterori: 'Krisiak eta bakeak ezin dute itxaron'
Horretaz gain, ezker abertzalea erakundeetan egotea defendatu du eta legez kanpo utzitako Batasunak egindako kexak gaitzetsi ditu Urkulluk.
Erredakzioa
Iñigo Urkullu Euzkadi Buru Batzarreko presidenteak "krisi ekonomikoa, bakea eta normalkuntza politikoa" ezin direla ondorengotzaren inguruko "barne-eztabaiden" zain egon adierazi dio Jose Luis Rodriguez Zapatero presidenteari.
Horretaz gain, ezker abertzalea erakundeetan egotea defendatu du eta legez kanpo utzitako Batasunak egindako kexak gaitzetsi ditu Urkulluk, nahiz eta, jeltzalearen esanetan, "hurrengo hauteskundeetan egoteko esfortzua egiten" ari diren.
Urkullu Bilbo, Donostia eta Gasteizko alkategaiak aurkezteko Bilbon izandako ekitaldi batean egon da. "Bere erabakiak eta bere alderdiaren erabakiak errespetatuz, ezin dela ezta minutu bat ere galdu haiei konpontzea dagokien debateetan defendatzen du EAJk", adierazi du Urkulluk atzo Zapaterok egindako iragarpenaren harira.