Politika -
2012ko hauteskundeak
Zapatero: 'PPk lanari ekin eta niri kritikatzeari utzi behar dio'
Patxi Lopezek, bestalde, hauteskunde orokorren balizko aurrerapena ezeztatu eta Rajoy kritikatu du, PPren hautagaia Aznar presidente ohiak"nahierara" eta "autoritarismoz" aukeratutakoa baita.
Erredakzioa
Jose Luis Rodriguez Zapatero Gobernuko presidenteak ironiaz mintzatu da hirugarren aginteari uko egiteko erabakiaren inguruan. Izan ere, horren ondorioz, PPk lanari ekin eta bera kritikatzeari utzi beharko diolako.
PSOEk Murtzian egindako ekitaldi politikoan, Zapaterok lehen agerraldia egin du larunbatean hurrengo hauteskundeetara ez aurkezteko erabakia iragarri ondoren. Presidenteak jasotzen ari den babesa eta adiskidetasuna eskertu du.
Horretaz gain, Mariano Rajoy PPko liderra lanean hasi beharko duela adierazi du, orain arte guztiaren errua berari bota baino ez duelako egin; tsunamia dela edo herrialde arabiarren egoera dela.
"Oraingoan ere, arro egoteko dauzkagun arrazoiak mahai gainean jarri ditugu; gu gainontzeko herritarrak bezalakoak gara, eta herritarrei haien alkateak eta ordezkari autonomikoak aukeratzea gustatzen zaie", esan du Zapaterok PSOEk abian jarriko duen barne-hauteskundeen prozesuaren harian.
Patxi López: ''Zapateroz arro gaude''
Patxi Lopez lehendakariak, bestalde, hauteskunde orokorren balizko aurreratzea ezeztatu du eta alderdi sozialistaren kideak Zapaterok "herriagatik egindako gauza guztietaz arro" daudela adierazi du; eta ez PPko jarraitzeileak bezala, "Rajoy ez baitute nahi" "gogoko ez dutelako eta ez delako babesak lortzeko gai".
Gainera, Zapatero PSOEko barne hauteskundeetan aukeratu zutela azpimarratu du, prozesu "demokratikoan", eta Rajoy, berriz, "nahierara" aukeratu zuen Jose Maria Aznarrek, "autoritarismoan" oinarritutako erabakian.