Politika -

2012ko hauteskundeak

Ondorengotzaren debatea zabaldu du Zapaterok

Hautagai izateari uko egin ostean, maiatzaren 22ko udal hauteskundeetatik astebetera izango den Batzorde Federalean hasiko dira 2012ko hauteskundeetarako ordezkoa aukeratzeko barne-hauteskundeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ondorengotzaren debatea zabaldu du Jose Luis Rodriguez Zapaterok, atzo 2012ko hauteskunde orokorretan hautagai ez dela izango jakinarazi ostean.

Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetatik astebetera izango den Batzorde Federalean hasiko dira 2012ko hauteskundeetarako ordezkoa aukeratzeko barne-hauteskundeak. Erabakia uztailean hartuta egon daiteke.

Zapaterok atzo Ferrazen (Madril) egindako Batzorde Federalean amaitu zuen espekulazioekin, 2012ko hauteskunde orokorretan hautagai ez dela izango azalduz.

Gobernuan zortzi urte baino ez egoteko asmoa zuela azpimarratu zuen Zapaterok. "Datozen hauteskunde orokorretan ez naiz hautagai aurkeztuko. Eskerrik asko zuen errespetu eta adiskidetasunagatik".

Erabaki "ona"

Sozialisten idazkari nagusiak bere erabakia "aurrekaririk gabekoa" dela azpimarratu zuen. Bere ustez, hauteskunde orokorretarako urtebete falta da eta denbora hori "arrazoizko epea" da alderdiak behar dituen barne mekanismoak abian jartzeko.

Batzorde Federala, maiatzaren 28an

PSOEren zuzendaritzak maiatzaren 28an egingo du Batzorde Federala, autonomia eta udal hauteskundeak izan eta astebetera. Batzorde horretan barne-hauteskundeen egutegia erabakiko dute. Hauteskunde horiek udan egingo lirateke eta hortik 2012ko hauteskunde orokorretako hautagai sozialista aterako da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea