Politika -

Erreakzioak Euskadin

Egibar: 'Rubalcaba edo Chacon; bata zein bestea, berdin zaigu'

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen iritziz, krisi garaian ez da "oso arduratsua" "bitarteko presidente" bat edukitzea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar Gipuzko Buru Batzar (BBB) presidenteak eta Legebiltzarreko EAJko bozeramaileak adierazi duenez, Zapatero nork ordezkatzen duen ez du batere kezkatzen; Alfredo Perez Rubalcaba edo Carme Chacon, "batak zein besteak gauza berak egingo dituztelako".

Egibar Tolosan izan da Markel Olano Aldundirako hautagaiarekin batera egindako ekitaldi politikoan. Egibarren ustez, ondorengotzaren inguruko gaiek ez dute garrantzi handirik, "PSOEk eta PPk estrategia bateratua dutelako".

PP: "Ez dugu bitarteko presidentea nahi"

Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidentearen ustez, ez da "oso arduratsua" krisi egoeran "bitarteko" presidente bat izatea "Espainiak Gobernu indartsua behar duelako".

Maria Dolores de Cospedal PPko idazkari nagusiak herritarrei "denbora gehiagorik ez galaraztea" eskatu dio PSOEri eta presidente izateko hautagaia aukeratzeko aukera eman diezaien eskatu dio. Hautagai hori Maria Rajoy izango dela ziurtatu du.

EA: "Aurretik iragarritako kronika zen"

Pello Urizar EAko idazkari nagusiarentzat, "Alderdi sozialistak berak bazekien Zapateroren irudia erreta zegoela".

EAk Bilbon egindako batzarraren ostean egindako adierazpenetan, Zapaterok hirugarren hautagaitza bati uko egitea "aurretik iragarritako kronika" zela gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea