Politika -
Auzitegi Gorenaren aurrean
Sorturen abokatuak kexa aurkeztu du autoaren filtrazioagatik
Filtrazioa "auzitegiaren barnetik etorri" dela argi dagoela uste du Sorturen defentsak, eta gertakari "oso larria" dela erantsi du.
Erredakzioa
Sorturen aurkako autoaren edukia komunikabide bateri filtratzeagatik kexa aurkeztu du gaur Sorturen abokatuak Auzitegi Gorenaren aurrean. Autoaren berri gaur eman behar zioten alde ezberdinei.
Gaur aurkeztutako idazkian, EL Mundo egunkariak atzo argitaratutako informazioak "gaur jakinarazi beharreko autoaren esaldi konkretu eta literalak" zituela azaldu du Sorturen defentsak. Horrela, filtrazioa "auzitegiaren barnetik etorri" dela argi dagoela uste du abokatuak.
Gertakari "oso larria" dela erantsi du Sorturen defentsak, eta Botere Judizialaren Lege Organikoaren 417.12 artikulua urratzen duela uste du.
"Epaileak edo magistratuak lanean gertakariak edo datuak ezagutaraztea" oso larria dela dio artikulu horrek, "prozesuari edo pertsonaren bati kalte egiten zaionean".
Horregatik, izapideak hasteko eskatu dio Auzitegi Gorenari Sorturen defentsak.