Politika -

Duela 15 egun

Urkullu Rajoyrekin bildu zen egoera politikoa aztertzeko

EAJren presidenteak PP-PSE akordioak ez duela funtzionatzen esan zion PPren buruzagiari. Bestalde, ezker abertzaleak maiatzaren 22ko hauteskundeetan egon behar duela azpimarratu zion.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy PPren presidenteak eta Iñigo Urkullu EAJrenak bilera egin zuten duela 15 egun, Madrilen, egoera politikoa eta ekonomikoa aztertzeko. Urkulluk PP-PSE akordioak Euskadin ez duela funtzionatzen esan zion buruzagi popularrari eta ezker abertzaleak maiatzaren 22ko hauteskundeetan egon behar duela azpimarratu zuen, Europa Pressek jakitera eman duenez.

Rajoyk eta Urkulluk egindako bilera EBBren presidentea Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidentearekin bildu baino bi aste lehenago izan zen.

Egoera politikoa desberdina zen orduan, izan ere, Zapaterorekin bildu zenerako Auzitegi Gorenak Sorturi buruzko ebazpena emana zuen; Rajoyrekin bildu zenean, ordea, 61. Aretoak ez zuen oraindik erabakirik hartu.

Hala ere, Iñigo Urkulluren mezua berbera izan zen bi bileretan: Sortuk legezkoa izan behar du eta maiatzaren 22ko hauteskundeetan egon behar du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea