Politika -

Auzitegi Konstituzionala

Gorenaren epaia bertan behera uzteko eskatzea aztertzen ari da Sortu

Behin behineko neurri gisa alderdi politikoen erregistroan sartzeko debekua bertan behera uzteko eskaria egin dezake Sortuk, Euskadi irratiak jakin ahal izan duenez.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bihartik aurrera jakinaraziko du Auzitegi Gorenak Sortu legeztatzearen aurka hartutako erabakiaren autoa. 61. Areto bereziko magistratuak bihar elkartuko dira, autoa idazteko.

Autoa eta boto partikularrak aztertu zain daude Sorturen abokatuak, helegiteari buruzko erabakia hartzeko. Baina horren aurretik, Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, litekeena da behin behineko neurri gisa Gorenaren epaia bertan behera uzteko eskaria egitea.

Berez, legeak ematen duen aukera da, Auzitegi Konstituzionalaren aurrean babes helegitea aurkeztearekin batera, errekurritutako epaiaren exekuzioa behin behinean eteteko eskaria egitea.

Euskadi Irratiak baieztatu ahal izan duenez, aukera hori mahai gainean izan dute Sorturen bultzatzaileek eta abokatuek egindako bileretan.

Erabakia hartu aurretik, dena den, tentuz aztertu nahi dute zer dioen Gorenaren autoak, eta baita boto partikularrek ematen dituzten argudioak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea