Politika -
Udal eta foru hauteskundeak
EA: 'Gurekin inor aurkeztuz gero, eskubideak errespetatu beharko ditu'
Bilduren izendurapean, Alternatiba eta ezker abertzalearekin batera hauteskundeetara aurkeztuko den ez du baieztatu Peio Urizar EA alderdiko idazkari nagusiak.
Erredakzioa
Maiatzeko hauteskundeetara EA Alternatibarekin eta ezker abertzalearekin batera&' || 'nbsp; aurkeztuko den ez du baieztatu Peio Urizar EAko idazkari nagusiak. Hala ere, Urizarrek jakitera eman duenez, "hauteskundeetan gurekin inor aurkeztu nahi izanez gero, horrek giza eskubideekiko begirune osoa izan beharko du". Gainera, "subiranotasuna eta aurrerakoitasunaren kontzeptuekin" bat egin beharko dute.
Bildun -hauteskundeetarako proposamen berrian- batera aurkeztearen aukerari buruz mintzatzeari uko egin dio Urizarrek. Halere, "agerian da gehitzeko asmo bat dagoela". Etorkizunean gerta litekeena dagokion momentuan "argi eta garbi" jakitera emango dutela zehaztu du EAko buruzagiak.
Horrela, indar subiranoen batasunaren aldeko apustua berretsi du Urizarrek, EAko hautagaiekin eta kideekin gaur, larunbata, Donostian egindako ekitaldi politikoan.