Politika -

Hauteskundeak

UPN PPrekin batera aurkeztuko da apirileko eta maiatzeko hauteskundeetan

Bi alderdiak ez dira elkarrekin aurkeztu nafar eta udal hauteskundeetan 2008tik, 1991ean sinatutako ituna hautsi zutenetik.

Javier Esparza UPNren presidentea. Argazkia: EITB
Javier Esparza UPNren presidentea. Argazkia: EITB
Javier Esparza UPNren presidentea. Argazkia: EITB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

UPNk erabaki du PPrekin batera aurkeztuko dela apirileko Nafarroako eta Espainiako hauteskundeetan eta maiatzeko udal bozetan. Erabaki horrek alderdi erregionalistaren Kontseilu Politikoaren % 72aren babesa jaso du.Javier Esparza UPNren presidentea izan da, alderdiko buruzagitzarekin batera, erabakiaren berri eman duena. Erabakiak babes "zabal-zabala" jaso duela azpimarratu du, kontrako botoak % 23 eta abstentzioak % 5 izan direla azaldu aurretik.Bi alderdiak ez dira elkarrekin aurkeztu nafar eta udal hauteskundeetan 2008tik, 1991ean sinatutako ituna hautsi zutenetik. Baina Kongresurako eta Senaturako zerrendetan joan izan dira elkarrekin.Esparzak esan du "bat egiteko" garaia dela, "testuingurua oso zaila" omen delako Kataluniako eta Euskal Herriko nazionalismoengatik. Horregatik, itunak "independentismoei" aurre egitea du helburu nagusi.Esparzak azaldu duenez, oraindik ez dituzte hauteskunde zerrendetako postuak banatu, baina itunarekin lortu nahi dutena da PPk "foru erregimena eta Itun Ekonomikoa babesten jarraitzea, eta Konstituzioa aldatuz gero, laugarren xedapen iragankorra (Nafarroak EAErekin bat egiteko aukera aurreikusten duena) kentzeko konpromisoa" hartzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Politika Albisteak Alderdi Popularra UPN Gaurko albisteak Nafarroan Udal eta Foru hauteskundeak 2015 Hauteskunde orokorrak Alderdi politikoak berriak Nafarroako Hauteskundeak Gaurko azken ordukoa Hauteskundeak Udal eta foru hauteskundeak 2023 PPN gaur