Politika -
Espetxe-politika
'Gatza' eta 'Elurtxuri' ETAko presoak aske utziko dituzte berehalakoan
Datozen asteetan geratuko dira libre Jose Mari Sagardui eta Jon Agirre. 30 eta 31 urte beteko dituzte preso, Europan jarraian eta espetxetik atera gabe urte gehien daramatzaten presoak dira.
Erredakzioa
Jose Mari Sagardui Gatza eta Jon Agirre Elurtxuri ETAko presoak kalera aterako dira datozen asteotan, espetxean 31 eta 30 urte igaro ondoren, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak jakitera eman duenez.
Europan jarraian eta espetxetik atera gabe urte gehien daramatzaten presoak dira Gatza eta Elurtxuri, AAMren arabera.
Azken hori, gainera, "gaixotasun larriak" jota dagoela zehaztu dute aipatu iturriek.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea