Politika -

Epaiketaren bigarren saioa

Poliziak 'bi pertsona soilik' zauritu zituela esan du 'proces' auziko fiskalak

Aurretiazko eginbideetan defentsak oinarrizko eskubideen urratzeaz esandako guztia inpugnatu eta independentismoaren aurkako auzirik ez dagoela adierazi du Fiskaltzak.

'Proces' auziaren aurkako epaiketaren bigarren saioa. Argazkia: EFE
'Proces' auziaren aurkako epaiketaren bigarren saioa
Akusazioaren txanda izan da gaur 'proces' epaiketan

1:44

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Proces auziaren kontra Auzitegi Gorenean egiten ari diren epaiketan arrazoibide irmoa eman du Fiskaltzak, akusatuen aulkian eseri diren Kataluniako hamabi buruzagi independentisten abokatuen argudioei erantzunez. Auzia independentismoaren aurka erabiltzen ari direla adierazi zuten abokatuek aurretiazko eginbideetan. Horren aurrean, Estatua akusatuen eserlekuan jarri nahi izana egotzi diete abokatuei Javier Zaragoza eta Fidel Cadena epaileek, "epaiketa demokraziaren defentsan dela" arrazoituta.

Zaragoza izan da hitza hartzen lehena. Defentsaren adierazpenei buruz esan du "errealitatearen bertsio desitxuratuan oinarrituta daudela" eta Espainiako justiziari omena kentzea besterik ez dutela bilatzen, beraz, "Zuzenbide Estatuaren kalitate demokratikoa jartzen dute zalantzan", eta horren helburua da Estatua akusatuen aulkian esertzea.

JAVIER ZARAGOZA FISCAL PROCES EFE

Horiek dira saioaren hasieran Zaragozak egindako gogoetak, lehenengo saioko aurretiazko eginbide guztiak inpugnatu aurretik. Hain zuzen ere, prozesua bertan behera uzteko azken ahalegina egin zuten atzoko saioan Oriol Junqueras Generalitateko presidente ohiaren abokatuak eta gainerako auzipetuen defentsek.

Estatuko Segurtasun Indarren aldeko jarrera

Fiskaltzak Estatuko Segurtasun Indarrek 2017ko urriaren 1ean izandako jokabidea defendatu du, halaber. Ildo horretan, Jordi Cuixarten abokaturi aurpegiratu dio "agenteen legezko jokabide neurtua" torturekin alderatu izana.

Gainera, egun hartan bi zauritu larri soilik egon zirela esan du, Kataluniako Generalitateak emandako informazioari aurka eginda.

Kritikak, Alemaniako auzitegiari

Alemaniako auzitegiak Carles Puigdemontekin izandako jarreraz ere mintzatu da Zaragoza. "Ez du Europak atxiloketa aginduaz ezarritako legea bete, gertakariak epai zezakeela uste zuelako", gaineratu du.

Zaragozaren ondotik Fidel Cadenak hartu du hitza. Lasaiago, baina irmotasuna galdu gabe, akusatuek Konstituzioa bete ez dutela eta indarkeriaz baliatu direla errepikatu du behin eta berriro gaurko saioan.

FIDEL CADENA FISCAL juicio proces

Cadenak ere bat egin du Zaragozak egindako adierazpenekin, eta argi utzi du auzia ez doala ideologia baten aurka. "Konstituzioaren 155. artikulua aplikatzea izan zen legaltasunera itzultzeko aukera bakarra", nabarmendu du.

Estatuko abokatuaren adierazpena

Estatuko abokatu Rosa Maria Seoanek ere defentsek atzo emandako arrazoibideak izan ditu hizpide. Hartara, proces auziak ez dituela oinarrizko eskubideak (adierazpen, manifestazio eta bilera eskubideak) kriminalizatzen babestu du, "prozesu penala defendatzeko betebeharra" daukala berresteaz gain.

"Zuzenbide penal demokratikoa eta etsaiaren zuzenbide penala aurrez aurre daude", gogorarazi du.

Auzitegiak lazo horiak baimenduko ditu

Kataluniako prozesu independentista epaitzen ari den auzitegiak begi onez jo du akusatuek lazo horiak eramatea. Orain arte, baina, Jordi Sanchez ANC alderdiko presidente ohia izan da jakean lazoa jarri duen bakarra.

Erabakiaren berri eman baino lehen, Vox alderdiko abokatu Pedro Fernandezek irizpideak zehazteko eskatu die epaimahaiko kideei "errespetuari eta justiziari eragiten dion kontu bat" dela iritzita. Izan ere, lazo horiak "karga politikoa" dauka, Fernandezen ustez, "hortaz, epaiketan zehar horien erabilera debekatu beharko lukete".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Katalunia Politika Bartzelona Kataluniako erreferenduma Auzitegi Gorena Epaiketak Kataluniako prozesua zuzenean