Politika -

Ezker abertzalea

Sortuk legezkotasuna egiaztatzeko nahia agertu du PSEk

Sortuk legezkoa izan daitekeela "agerian uzteko" desioa azaltzeko eskatu dio PSEk ekimen baten bitartez Eusko Legebiltzarrari.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sozialistek legez besteko proposamenean diotenez, euskal gizarteak "une itxaropentsua bizi du, ETAren gainbeheragatik eta talde terroristari lagundu diotenak aldentzen ari direlako". Efe albiste agentziak zabaldu du idatzia.

Jose Antonio Pastor PSEk Legebiltzarrean duen bozeramaile eta ekimenaren idazlearen hitzetan, egoera honek "aukera zabalak irekitzen ditu Euskadin azkenik demokrazian oinarritutako bake garaia ezartzeko".

Idatzian esaten denez, gainerako alderdien "eskubide, betebehar eta baldintza berekin bizitza politikoan parte hartzeko" gai dela erakutsi behar du ezker abertzalearen marka berriak, eta Gasteizko Ganbera horren alde agertu da ekimenean.

Ezker abertzalea "azkenik ETAren indarkeria gaitzesten hasi izana" Eusko Legebiltzarrean ospatzea proposatu dute.

Auzitegi Goreneko auziaren harira, Botere Judizialaren independentzia babestea eta "Sorturen legeztapenaren inguruan auzitegiek erabakitakoa onartzea” proposatu dio PSEk Legebiltzarrari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea