Politika -

Galdera Legebiltzarrean

Sorturen partehartzea babesten duen galdetuko dio EAJk Patxi Lopezi

Joseba Egibar bozeramaile jeltzaleak galdera bat erregistratu du Jaurlaritzak "erabateko partehartze politikoaz" duen iritzia "zuzenean" jasotzeko.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak Sorturen eta alderdi politiko guztien "erabateko partehartze politikoa" bermatzeko ekimen bat babestuko ote lukeen galdetuko dio Patxi Lopez lehendakariari hurrengo kontrolerako saioan.

Egibarrek gogora ekarri duenez, iragan astelehenean Iñigo Urkullu EAJren presidenteak iragarri zuen "normalkuntza politikorako eta alderdi politiko guztien partehartzerako ekimen edo estrategia bat" aurkeztu behar duela Legebiltzarrean.

Sorturem legalezkotasuna ez dela ETAren desagerpenarekin lotuta egon behar esan zuen lehendakariak, eta horren harira egin zuen proposamena Urkulluk.

Egibarrek galdera erregistratu du Legebiltzarrean Jaurlaritzak "erabateko partehartze politikoaz" duen iritzia "zuzenean" jasotzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea