Politika -

ETAren su-etena

Su-etena hasi zenetik estortsiorik ez dela egon esan du Confebaskek

Miguel Lazpiurrek esan du ETAren estortsioaren "berririk" ez duela, su-etena hasi zenetik.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk su-etena iragarri zuenetik EAEko enpresaburuei ez zaie estortsio gutunik heldu, Miguel Lazpiur Confebaskeko presidentearen hitzetan. Aurreko su-etenetan ETAk gutunak bidaltzen jarraitu zuela ekarri du gogora.

Lazpiurrek kazetarien galderei erantzunez esan duenez, ETAk su-etena iragarri zuenetik "zorionez gaur arte" ez da estortsio gutunik heldu, edo berak ez du horren berririk eduki.

"Honek ez du esan nahi estortsiorik egon ez denik, baina ez dut uste. Badirudi hori errespetatzen ari direla, eta aurreko su-etenetan ez zuten errespetatu", gaineratu du.

ETAren aurreko su-etenekin alderatuta, "ezberdintasun nabarmenak" sumatu ditu Lazpiurrek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea