Politika -
Marguello auzia
Osasun Sailak Inclan jotzen du ustezko irregulartasunen arduradun
Osasun sailekoek uste dute Osakidetzan izandako ustezko irregulartasunak ezin izan zirela egin orduko agintarien baimenik eta onespenik jaso gabe.
Erredakzioa
Jesus Maria Fernandez, Osasun sailburuordeak, Gabriel Inclan sailburu ohia jo du Osakidetzako zerbitzuen kontratazioa egiteko usteko "egitura irregularraren" arduradun.
Juan Jose Ibarretxe lehendakariaren legealdian Osakidetzan izandako ustezko irregulartasunak aztertzen dituen Legebiltzarreko batzordean hitza hartu aurretik egin ditu adierazpenok Fernandezek.
Osasun sailburuordeak adierazi duenez "irregulartasun larriak" egin ziren eta azpimarratu du arau hauste horiek ezin izan zirela egin "garai hartako Osasun saileko agintarien ezagutza eta baimenik jaso gabe".
"Horrexegatik, orain arte Marguello deituriko auziari Inclan auzia deitu beharko genioke", adierazi du Fernandezek.