Politika -
Bilbon
Sorturen agiria 'ez da nahikoa', Javier Zaragozaren hitzetan
Sortuk errefusatu egin ditu gaur Patxi Lopez lehendakariaren aurkako atentatu saiakera eta azken egunetan jakin izan diren ETAren gainerako "ihardueren planifikazioak".
Erredakzioa
Javier Zaragoza Auzitegi Nazionaleko fiskalburuaren hitzetan, Sorturen agiri berria "ez da nahikoa". Sortuk errefusatu egin ditu gaur Patxi Lopez lehendakariaren aurkako atentatu saiakera eta azken egunetan jakin izan diren ETAren gainerako "ihardueren planifikazioak".
Zaragoza Bilbon izan da solasaldi batean. Ildo horretan, "gertatu ez den indarkeria gaitzestearekin nahikoa ez" dela esan du.
"Oso garrantzitsua da talde terroristaren iraganeko indarkeria gaitzestea. Hori abiapuntu egoki bat izango litzateke Sortu hauteskundeetan parte hartzeko, baina hori oraindik ez da eman", gogoratu du.