Politika -
Elkarrizketa ETBn
Sorturen epaia onartzea eskatu die PSE-EEk PP eta EAJ alderdiei
Oscar Rodriguezen ustez, ETAren biktimak dira "benetako euskal abertzaleak" eta haiek "goraipatzeko omenaldi gehiago" egin behar direla esan du.
Erredakzioa
Epaitegiek Sorturen gainean erabakitzen dutena "onartuko dutela esatea" eskatu die Oscar Rodriguez legebiltzarkideak PPri eta EAJri. Horrela, "Zuzenbide Estatua eta erakundeak" legitimatuko dituztela esan du. Rodriguezen arabera, ETAren biktimak dira "benetako euskal abertzaleak" eta haiek "goraipatzeko omenaldi gehiago" egitearen alde agertu da.
Rodriguezek "Egun On Euskadi" saioan adierazi duenez, "demokraziari aurre egin nahi ziotenek orain Konstituzioarekiko eta Alderdi Legearekiko atxikimendua erakutsi behar izan dute sistema demokratikoan parte hartzeko".
Lehendakariak bi urteko agintaldian egindako lana txalotu du PSE-EEko legebiltzarkideak. "Terroristei zilegitasuna kentzeko zero tolerantziaren diskurtsoa gidatu du lehendakariak (...), eta neurri judizial eta politikoei zein ETAri egindako jazarpenari esker, egoera askoz hobeagoan gaude egun", azaldu du.
Euskadin "terroristei omenaldiak egiteari utzi" zaiolako pozik agertu da Oscar Rodriguez. Horren ustez, ETAren biktimak dira "benetako euskal abertzaleak" eta haiek "goraipatzeko omenaldi gehiago" egin behar dira. "Isaias Carrasco bezalako jendea" da "Euskadi guztiontzako herri desberdin bat izateko ekarpenak egin dituztenak", gaineratu du.