Politika -
Hauteskundeak
Fiskaltzak gaur aurkeztuko du Sorturen kontrako salaketa
ETAko ustezko lau kideen atxiloketaren aurrean alderdiak izandako erreakzio falta eta Sortu Batasunaren ordezkoa baino ez dela "frogatzen" duen dokumentazioa biltzen du Gorenaren idatziak.
Erredakzioa
Auzitegi Goreneko Fiskaltzak gaur aurkeztuko du Sorturen kontrako salaketa 61eko Salan. Helburua ezker abertzalearen alderdi berria Barne Ministerioko alderdi politikoen zerrendan erregistratzea galerazi eta maiatzaren 22ko hauteskundeetan ez izatea da.
Candido Conde-Pumpido Estatuko fiskal nagusiak ostiralean aurreratu bezala, Fiskaltzak dokumentazio "frogagarria eta eztabaidazina" aurkeztuko du Sortu Batasunaren ordezkoa dela argi uzteko. "Sortuk berpizkunde esan nahi du, eta horrekin argi dago helburu bakarra Batasuna berpiztea dela", azaldu zuen.
Era berean, Fiskaltzak alderdi berriak iragan asteartean atxilotutako ETAko lau ustezko kideen aurrera agertutako erreakzio eza ere azpimarratzen du.
Goreneko 61eko Sala 16 epailek osatzen dute eta ostegunean Estatuko Abokatutzak aurkeztutako salaketa onartu zuen.
Ondoren, Auzitegi Gorenak onespena Fiskaltzari eta alderdi berriaren sortzaileei bidali zien prozeduran izan eta beharrezko alegazioak egin ditzaten.