Politika -

Zornotzan

Ahaztuakek Txiki eta Otaegi omendu ditu: 'ez ziren terroristak'

Frankismo garaiko azken bi fusilatuen oroimenez jarritako plaka kendu egin behar izan zuten epaitegien aginduz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ahaztuak 1936-1977 Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen oroimena aldarrikatzen duen taldea Zornotzan ekitaldia egin du Txiki eta Otaegiren oroimenezko plaka berriro jartzea eskatzeko. Izan ere, ETAko kide biak "ez ziren terroristak, Francoren erregimenaren kontrako "borrokalariak" baiziik.

Marcelo Alvarez Ahaztuaken bozeramaileak azaldu duenez, ekitaldian Bilboko 2. Epaitegiak hartutako erabakiarekin desadostasuna agertu nahi izan dute. Ekitaldia, ''Herriarenak direlako/Herri-Oroimena direlako. Txiki eta Otaegi kalea defenda dezagun'' lelopean egin dute.

Alvarezen ustez, Txiki eta Otaegi "frankismoaren kontrako borrokalariak izan ziren, eta erregimen horren biktimak ere", Francoren aginduz fusilatutako azken bost pertsonen artean izan zirelako.

Honen harian, egindako aldarrikapena "gizarte demokratikoago" baten aldeko mugimenduaren barne dagoela adierazi du, "indarrean oinarrituz 40 urte iraun zituen frankismoaren aurrean".

Ahaztuaken bozeramaileak esan duenez, "egungo egoera ikusita, argi dago lehen eta bigarren mailako biktimak daudela, eta beste biktima batzuek kategoriarik ere ez dutela".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea