Politika -
Arrasaten
Sandra Carrasco: 'ETA desegitea nahi dut, baina ez zerbaiten truke'
"Dena amaitzen bada, garaitutzat jotzen direlako eta benetan utzi nahi dutelako izan dadila", eskatu du ETAk hildako PSEko millitantearen alabak.
Erredakzioa
ETAk Arrasaten (Gipuzkoa) hil zuen Isaias Carrasco PSE//EEko millitantearen alabaren esanetan, "ETA desegitea nahi dut, baina ez zerbaiten truke". Horrela, "dena amaitzen bada, garaitutzat jotzen direlako eta benetan utzi nahi dutelako izan dadila", eskatu du bere aitaren hilketaren 3. urtemugan.
Ezker abertzalearen jarrera gaitzetsi du Sandra Carrascok aitari Arrasaten egindako omenaldian. "ETAren amaiera eskatuko dutela esaten dute eta hemendik aurrerako atentatuak gaitzetsiko dituztela, baina ez aurrekoak". Herritarrak "lelotzat jotzen" ote dituzten galdetu dio ezker abertzaleari.
Carrasco hil zuten kalean lore eskaintza egin dute. Bertan izan dira Rafaela Romera Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea; Mikel Cabieces Espainiako Gobernuko Euskadin duen ordezkaria; Jose Manuel Rodriguez Uribes eta Marixabel Lasa Herrizaingo Saileko eta Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako zuzendariak, hurrenez hurren.
Halaber, terrorismoaren biktimak eta PSE/EEko hainbat kargudun parte hartu dute omenaldian, besteak beste, Jesus Egiguren eta Miguel Buen.