Politika -

Hauteskundeak

Patxi Lopez: 'Sortu legeztatzea nahi nuke; demokraziak irabaziko luke'

Alderdien mahaiaren aurka agertu da Patxi Lopez; "etorkizunean ezker abertzalea Legebiltzarrean badago, alderdi guztion artean eztabaidatuko dugu".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

"Epaitegiek Sortu legezta dezatela", adierazi du larunbat honetan Patxi Lopez lehendariak. Zuzenbide Estatuaren irmotasunak "argia ikustera behartu" ditu eta"demokraziak irabaziko luke" horrela, gaineratu du.

Lehendakariaren aburuz, "epaitegiek -Batasuna legez kanpo utzi zutenak- erabaki behar dute Sortu jarraipena den edo ez eta legala den, eta gainerakook ontzat hartu behar dugu erabaki hori; aldez aurretik epaileei presiorik egin gabe".

"Epaitegiek legalak direla erabaki dezatela; ekintza eta frogekin erakutsiko baitu horrek demokraziarekin bat egin nahi dutela, talde terrorista bati babesik ematen ez diotela eta demokratekin batera, ETA desagertzeko lan egingo dutela".

Informazio gehiago, laster

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea