Politika -

'Otazua komandoa'

Rubalcaba: 'Komando hau ETAri geratzen zitzaion garrantzitsuena zen'

Barne ministroak esperientziadun komandoa zela azpimarratu du, 'legezko' kideek osatutakoa –Poliziak fitxatu gabekoak- eta, ondorioz, aurkitzeko zailak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Aste honetan ''Otazua komandoa" harrapatu ondoren, ETAren aurkako borrokan "amaiera gero eta hurbilago" dagoela iragarri du Alfredo Perez Rubalcaba presidenteorde leheneak eta Barne ministroak. Honen harian, komando hori "ETAri geratzen zitzaion garrantzitsuena" zela gaineratu du.

Komandoa atentatu eta su-etena apurtzeko prest zegoen galdetu diotenean, atxilotuek ETAren balizko helburuen inguruko informazioa zutela berretsi du ministroak. Helburu horien artean, epaile bat, ertzain bat eta erakin ofizialak zeuden baina, hori bai, duela urte batzuk jasotako informazioa zen.

Rubalcabak azaldutakoaren arabera, ETAko zuzendaritzak epailea eta ertzainaren datuak konfirmatzeko eskatu ziela adierazi diote atxilotuek Guardia Zibilari. Hala ere, horien kontra atentatua egiteari uko egin zioten operazioa "oso zaila" zelako.

Barne ministroak esperientziadun komandoa zela azpimarratu du, ''legezko'' kideek osatutakoa –Poliziak fitxatu gabekoak- eta, ondorioz, aurkitzeko zailak.

Rubalcabak adierazi duenez, ETAren azken su-etena amaitu zenetik egindako atentatu guztietaik bakarra dago argitu gabe; 2009ko uztailan Mallorcan egindakoa, hain zuzen. Bertan, bi guardia zibil hil zituzten.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea