Politika -
Erreakzioak
PSE 'erdizka asetu' du Sortuk kale erasoei emandako erantzunak
EAJk uste du alderdi abertzaleak egindako adierazpenak "koherenteak" izan direla estatutuekiko. PPk, berriz, "betikoa" dela kritikatu du.
Erredakzioa
Jose Antonio Pastor PSE-EEren Legebiltzarreko bozeramailea "erdizka asetu" du Sortuk atzoko kale erasoei emandako erantzunak, eta azpimarratu duenez, "pausotxo bat gehiago" da.
Eusko Legebiltzarreko korridorean Pastorrek azaldu duenez, ez da "zehazki" ezker abertzaleari eskatu zitzaiona, baina "egia" da "pausotxo bat gehiago" dela "Zuzenbidezko Estatuak eta alderdi demokratiko guztiek eskatzen dutenaren bidean".
Joseba Egibar EAJren Legebiltzarreko bozeramaileak, bere aldetik, gogorarazi du "oraindik ez" dakitela "kale borroka" erasoak izan ote ziren. Dena dela, Sorturen adierazpenak estatutuetan jasotakoarekiko "koherenteak" direla azpimarratu du.
Antonio Basagoiti PPren presidenteak, berriz, Sortuk kale erasoei emandako erantzuna "betikoa" izan dela kritikatu du, "indarkeria guztietaz" hitz egiten dutelako.