Politika -

Presoen argazkiak

Bilboko alde zaharrean dagoen tabernako zerbitzaria atxilotu dute

Jose Manuel Rivero Errondabideko tabernaria presoen argazkien aferan inputatua zegoen.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko alde zaharrean dagoen tabernako zerbitzaria atxilotu dute. Iazko maiatzean Espainiako Entzutegi Nazionalera joateari uko egin zion.

Tabernan presoen argazkiak izatea egotzira iazko maiatzean Espainiako Entzutegi Nazionalera deklaratzera joateko zitazioa jaso zuen baina honek uko egin zion, elkartasuna ez dela delitua argudiatuta. Gaur atxilotu du Ertzaintzak.

Alde zaharreko tabernariek datozen orduetan erabakiko dute nola erantzuten dioten elkartasunaren aurkako eraso honi.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea