Politika -
Kale-erasoak Gasteizen
Ares: 'Kale borroka gaitzetsi ezean, Sortuk estatutuak urratuko ditu'
Herrizaingo sailburuak baieztatu egin du Poliziak uste duela Gasteizen jazotako sabotajeak "kale borroka ekintzak" izan direla.
Erredakzioa
Rodolfo Ares Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburuak "predikatutakoa" bete eta gaur Gasteizen jazo diren kale-erasoak gaitzesteko eskatu dio Sortu. Izan ere, hala egin ezean, haien estatutuak urratuko lituzketela gaineratu du.
Poliziaren txostenen arabera, Gasteizen gertatu diren bi erasoak "kale borroka ekintzak" izan dira.
Eusko Legebiltzarrean kazetarien aurrean egindako adierazpenetan, Aresek erasoak gaitzetsi egin ditu Jaurlaritzaren izenean, eta "argi eta garbi" berdin egiteko exijitu dio Sorturi. "Estatutuetan esaten dutela bete dezatela, indarkeria eta terrorismo mota guztiak errefusatzen dituztela esaten baitute", ohartarazi du.
Aresen hitzetan, Gasteizko Gobernuak "inportante"tzat jo du ezker abertzalea egiten ari zen ibilbidea, baina "erabakiak ekintzekin" berretsi behar dituztela gogorarazi du.
ETAko lau ustezko kideren atxiloketaren ostean, ezker abertzalearen ordezkariek ez zuten adoerazpenik egin. Horrenbestez, orain, Gasteizko kale-erasoen aurrean, "erradikal abertzaleek eta Sortuko sustatzaileek ekintza terroristak eta kale-indarkeria errefusatzeko beste aukera bat dute".