Politika -
Bularreko minbizia du
Uxue Barkosi ebakuntza 'arrakastatsua' egingo diote
NaBaiko diputatua gelara eraman dute, eta bertan jarraituko du osatzen.
Erredakzioa
Uxue Barkos Nafarroa Bako diputatu eta koalizioaren Iruñeko alkategaiari ebakuntza egin diote gaur Nafarroako Ospitalean bularreko minbizia kentzeko.
Koalizioak berak agiri batean jakinarazi duenez, ebakuntza "arrakastatsua" izan da eta orain gelara eraman dute.
NaBaiko diputatuak astelehenean iragarri zuen bularreko minbizia duela eta behin-behinean politika utziko duela.
"Hurrengo egunetan beste bataila batean sartuta egongo naiz, beste hainbat emakume bezala, hau da, bularreko minbizi bati aurre egiteko batailan", azaldu zuen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea