Politika -
Cabieces "Boukevard" saioan
'Sortuk aurrekoarekin amaitzeko aukera paregabea du'
"Aurrekoarekin amaitzen dutela dioten estatutuak egin dituzte, baina paperak dena onartzen du, ekintzak dira erakusten dutenak", azaldu du Mikel Cabiecesek.
Erredakzioa
"Sortuk aurrekoarekin amaitzeko aukera paregabea du" adierazi du Mikel Cabiecesek, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak, atzo asteartea, ETAko lau ustezko kideren atxiloketen inguruan.
200 kilo lehergai atzeman dizkioten ustezko komandoaren desegitearen ondoren Sortuk aurrekoarekin "ekintzen bitartez amaitzeko aukera paregabea" duela adierazi du Cabiecesek Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketan.
"Aurrekoarekin amaitzen dutela dioten estatutuak egin dituzte, baina paperak dena onartzen du, ekintzak dira erakusten dutenak", zehaztu du Cabiecesek.