Politika -

Balantzea

PPk eta Zapaterok lehendakariari eskuak lotzen dizkiotela dio Urkulluk

EAJren presidenteak uste du Patxi Lopezek ez duela egitasmorik eta "independentzia gabezia" duela.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu EAJren presidenteak uste du Patxi Lopez lehendakariak ez duela egitasmorik eta "independentzia gabezia" duela, PPk eta Zapateroren Gobernuak eskuak lotzen dizkiotelako.

Legegintzaldiaren erdiaren balantzea (gaur bi urte bete dira Patxi Lopezek, PPren babesarekin, Lehendakaritza eskuratzea ekarri zuten hauteskundeak izan zirenetik) egin du gaur Urkulluk eta Jaurlaritzak ez dituela hitz emandako egitasmoak bete eta kudeaketa gabezia izan duela salatu du.

Buruzagi jeltzalearen ustez, "larriena" lehendakariak PPrekiko duen "maniobratzeko gaitasunik eza" da, Euskadiko politiketan mugak jartzen dizkiolako, eta Zapateroren Gobernuari "ez dio aurre egin nahi" eta haren politikak "kopiatzen ditu", nahiz eta jakin "ez" dutela funtzionatzen.

Urkullu "kezkatuta" agertu da Patxi Lopez eskuak lotuta ikusten duelako egungo hiru gai "garrantzitsuenetan": "Ezker abertzalean izaten ari diren mugimenduengatik bizi dugun egoera politikoa", euskal autogobernua eta krisia gainditzeko beharra.

Jaurlaritza "iragana" delako eta "Lopezen Gobernuak galdutako bi urteen aurrean", EAJk "galdutako denbora berreskuratzeko" eskaintza egin du, "etorkizunerako alternatibekin".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea