Politika -

Astelehenetik atera barik

Izpuran giltzapetu diren Segiko kideen aldeko martxa debekatu du ANk

Ismael Moreno epaileak hartu du erabakia, Dignidad y Justicia elkarteak eskatuta.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ismael Moreno Auzitegi Nazionaleko epaileak debekatu egin du bihar, igandea, Gasteizen egitekoa zen Segiko zortzi kideren aldeko manifestazioa. Zortzikotea Izpuran (Behe Nafarroa) dago giltzapetuta euren gain duten atxilotzeko eta espainiaratzeko euro aginduaren kontra protesta egiteko.

Zortzi gazteek astelehenean hasi zuten protesta, euro aginduek euren "eskubide zibil eta politikoak" urratzen dutelako, euren esanetan.

Beñat Lizeaga, Irati Tobar, Endika Perez, Jazint eta Xalbador Ramirez Cruz, Aitziber Plazaola, Bergoi Madernaz eta Aiala Zaldibar gazteek bertako eraikin publiko batean egiten ari diren itxialdia mantenduko dute aste osoan.

Dignidad y Justiciaren arabera, martxa Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitu du eta, hori dela eta, deitzaileak identifika ditzaten eta manifestazioa galarazi dezaten eskatu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea