Politika -
Andoainen (Gipuzkoa)
Ares: 'ETAn zatiketa arriskua dagoela esateko daturik ez da agertu'
Nahiz eta su-eten iraunkorra iragarri, ETA "ez da behin betiko desagertu" eta mehatxatutako lagunak babesteko segurtasun neurriak mantenduko ditu Eusko Jaurlaritzak.
Erredakzioa
"ETA banda terroristan, une honetan, zatiketa arriskua dagoela esateko daturik ez" dela azaldu adierazi du Rodolfo Ares Herrizaingo sailburuak, baina baztertu daitekeenik ukatu du. Nahiz eta su-eten iraunkorra iragarri, ETA "ez da behin betiko desagertu" eta mehatxatutako lagunak babesteko segurtasun neurriak mantenduko ditu Eusko Jaurlaritzak, gogorarazi du.
Andoainen (Gipuzkoa) egindako adierazpenetan, ETAren amaiera "ahalik eta azkarren" heltzea espero duela adierazi du Aresek, horrela "terrorismoa desagertu eta bakea eta askatasuna sendotuko liratekeelako". Sorturen inguruan, Eusko Jaurlaritzak auzitegiek erabakitzen dutena errespetatuko duela esan du Herrizaingo sailburuak.
AHTko obren zuzendariei bizkartzainak murriztuko dizkietela argitaratu da komunikabideetan. "Arriskua diren pertsona guztiei segurtasun neurriak mantenduko dizkie" Eusko Jaurlaritzak, "zuhurtziarekin", azaldu du Aresek.
"Segurtasuna inguruabarren eta enpresaren beharrizanen arabera moldatuko da, euren egoera aztertu ostean", izan ere, "egiten ari dira" orain, agintariaren hitzetan.