Politika -

Bilera sorta

UPyDk dio lehendakariak 'baztertu' egin duela alderdien mahaia eratzea

Patxi Lopez lehendakariak Legebiltzarreko alderdi politikoekin hasi zuen bilera-sorta arratsaldean amaitu du, PSE-EErekin egin duen batzarrarekin.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gorka Maneiro UPyDren legebiltzarkideak esan du Patxi Lopez lehendakariak "baztertu" egin duela alderdien mahaia eratzea. Gainera, "batasuna eta irmotasuna" eskatu dio eta Sortuk "historia kriminala gaitzetsi eta barkamena eskatu" behar duela iritzi dio.

UPyDren ordezkariak lehendakariarekin bilera egin ostean egin ditu adierazpenok.

Batzar horretan, Sorturen harira, "ezker abertzalea deituriko mundu horri exijentzia demokratikoak" egiterakoan "demokratok batuta eta irmo" jokatu behar dutela adierazi omen dio lehendakariari.

"Sorturen fundatzaileei legezkoak izateko eta sinegarritasuna lortzeko ETAren historia kriminala gaitzetsi eta biktimei eta gizarteari barkamena eskatu behar dietela esan behar diegu", gaineratu du.

Ez da alderdien mahairik egongo

UPyDren bozeramaileak, era berean, "alderdi abertzale batzuek eskatzen duten alderdien mahairik ez eratzeko" eskatu dio lehendakariari, eta "zorionez, lehendakariak baztertu egiten du aukera hori".

Bilera PSErekin

Patxi Lopez lehendakariak Legebiltzarreko alderdi politikoekin hasi zuen bilera-sorta gaur arratsaldean amaitu du, PSE-EErekin egin duen batzarrarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea