Politika -
Donibane Garazitik Izpurara
Zortzi gazteren aukako euroaginduak salatzeko martxa egin dute
Guztira zortzi gaztek itxialdia hasi zuten atzo Pauko Epaitegiak espainiaratze agindua onartuko duten beldur zirelako.
Erredakzioa
Berrogeita hamar lagun inguruk Donibane Garazitik Izpurara (Nafarroa Beherea) martxa egin dute zortzi gazteren aukako euroaginduak salatzeko eta elkartasuna adierazteko.
Prentsaurreko batean azaldu zutenez, zortzi gazteek itxialdia hasi zuten atzo Izpurako kiroldegian Pauko Epaitegiak espainiaratze agindua onartuko duten beldur zirelako.
Aiala Zaldibar, Bergoi Madernaz, Salbador eta Jazint Ramirez, Aitziber Plazaola, Endika Perez, Irati Tobar eta Beñat Lizeaga dira zortzi lagunak. 2010eko urrian Segiren kontra egin zuten polizia-operazioaren ostean ihes egin zuten.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea