Politika -
Ebakuntza
Esperanza Aguirreren ebakuntza ondo bukatu da
Bizitza publikotik "zenbait egunez" aldenduko zela iragarri zuen astelehen honetan Madrilgo Erkidegoko presidenteak. Bularrean konkor bat "garaiz atzeman" eta ebakuntza egin diote.
Erredakzioa
Esperanza Agirre Madrilgo Erkidegoko presidentea goizeko zazpietan ospitaleratu dute Madrileko San Carlos zentro publikoan bularrean atzeman dioten "konkorra" kentzeko, osasun iturriek Eferi aditzera eman diotenez. Iturri berdinen arabera, ebakuntza ondo atera da.
Ginekologoak egindako azken azterketan konkor bat atzeman ziotela azaldu zuen atzo Agirrek eta horregatik, "zenbait egunez" bizitza publikotik aldenduko zela iragarri zuen.
Madrilgo presidentearen hitzetan, "garaiz atzeman" diote bularreko minbizia eta medikuek emandako "pronostikoa ona" da.