Politika -

Fiskaltzak ere eskatu du

Sortu ez erregistratzeko eskaera egingo du Estatuko Abokatutzak ere

Fiskaltzak ere iragan ostiralean iragarri zuen debeku bera eskatuko duela, alderdi berria Batasunaren jarraipena dela frogatutzat ematen du Fiskaltzak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Sortu, ezker abertzalearen alderdi berria, Barne Ministerioko alderdi politikoen erregistroan izena ematea debekatzea eskatuko du Estatuko Abokatutzak, martxoaren 4a baino lehen. Aurretik, Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren Sorturen inguruko txostenak aztertu beharko dituzte.

Fiskaltzak ere iragan ostiralean iragarri zuen debeku bera eskatuko duela, alderdi berria Batasunaren jarraipena dela frogatutzat ematen du Fiskaltzak.

Hala ere, Estatuko Abokatutzat ez du bukatutzat eman segurtasun indarrek bidalitako txostenen azterketa. Hauen arabera ere, Sortu "ETAren mesederako" Batasunak aurkeztutako tresna bat besterik ez da.

Francisco Caamaño Justizia ministroaren esanetan, Batasunaren "ondorengo alderdia dela" frogatzen badute, auzitegietara eramanog dute eta, ondorioz, Auzitegi Goreneko epaileek hartuko beharko dute azken erabakia.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea